Amurriotrueke

Bigarren eskuko merkatua. Harrera orria.


Proiektu hau erakunde honena da:
------------------------------

Amurrioko Udala




Hauen laguntzarekin:

------------------------------

Udalsarearen logoa

Arabako Foru Aldundiaren logoa

Eusko Jaurlaritzaren logoa



Bizitza dagoen bitartean, berrerabilpena dago


Badira gauza asko jada erabiltzen ez ditugunak; esaterako, liburuak, cd-ak, arropa, jostailuak, kirol-materiala... Gehienak egoera onean daude; baina, hala ere, zaborretara bota edo kaxatan pilatzen ditugu. Egin al duzu horrelakorik? Eta zenbat baliabide xahutu ditugu beharrezkoak ez ziren produktu berriak erosten? Horrenbestez, truka, opari edo sal itzazu erabiltzen ez dituzun gaiak; luza ezazu produktuen iraupena eta sustatu berrerabilera.     


Amurriotruekearen logoaAmurrioko Udalak ekimen hau bultzatzen du; izan ere, udalaren helburu nagusia da hondakinak eta lehengaien kontsumoa murriztea eta prebenitzea. Gaur egungo kontsumo-ohiturak direla eta, erabilgarriak diren objektu asko botatzen ditugu eta beharrezkoak ez diren beste hainbat produktu kontsumitzen ditugu; eta ezingo da luzaroan horrela jarraitu.



Merkatubirtual honen helburu nagusia


- Herritarrei produktuak berrerabiltzeko aukera praktikoa ematea.
- Herritarrei prebentzioaren eta iraunkortasunaren aldeko ohiturak transmititzea.
- Bigarren eskuko objektuen salmenta, trukea eta erosketa ohikotzat hartzea. Herritarrei aukeren berri ematea, etxean zein herrian hiri-hondakinen prebentzioa sustatzeko eta lehengaien kontsumoa murrizteko.


Topalekua


Amurrioarrak elkartzeko eta erabili dituzten era guztietako produktuak saltzeko, erosteko, oparitzeko eta trukatzeko gunea da. Zerbitzua partikularrentzat da, eta doakoa.


SARTU ETA BERRERABILI!








© 2008 Amurrioko Udala- Juan Urrutia plaza, z/g - 01470 Araba - IFK: P0100200-E - Lege informazioa